XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Benetan zen gizon arraroa, baina bestalde, eskuzabal eta atsegina ere bai.

- Ba al dakizue Kontrabandistaren muinotik aldegin behar dugula?- jakinerazi zien Kedarek -.

- Nire ama asko beldurtu zen ni desagertu nintzenean, eta, bizirik itzultzen banintzen behintzat, hau saldu eta Castawaytik aldegingo genuela hitzeman zion nire aitak.

- Nire ama pozez txoratzen dago.

- Neu ere bai - esan zuen Maribelek -. Kontrabandistaren muinoa ez zait inoiz ere gustatu izan.

- Hain da arraroa, bakartia eta toki sekretuz betea! - Beno, hemendik joateak guztiok pozten bazaituzte - esan zuen Julenek -, ni ere poztu egingo naiz, ba.

- Baina jakin leku hau gustatzen hasi zaidala.

- Lainoz inguraturik eta pasaleku sekretuz beteriko honelako muino baten gainean kokatua dagoen ametsezko tokia iruditzen zait orain. Etorri nahi nuke nik berriro hona.

- Nik ere bai - baieztatu zuen Dikek. Anek eta Gorkanek ere baietz zioten buruaz.

- Abenturaz beterik dagoen lekua duk hau - esan zuen Gorkanek, Tim laztanduz -.

- Ez al duk ala, Tim? Ez al haiz pozik ibili abentura honetan?.

- Uau!- erantzun zion, bere isatsaz lurra joz.

- Horixe baietz, beti ibiltzen zen pozik Gorkane bere ondoan bazuen behintzat.

- Beno, ea egun paketsu eta atsegingarri batzu izaten ditugun orain!- komentatu zuen Maribelek -.

- Ez nikek abentura gehiago nahi.

- A, baina guk bai!- oihukatu zuten bapatean guztiek.

Honela, ba izango dituzte abentura gehiago oraindik ziur aski.

Beti gertatu ohi zaizkie abenturak abentura zale direnei. Ez dago dudarik!.